Pueblo de los oficios Almadías de Navarra Dia de la Almadía
ARGAZKIAK
BERRIAK
ALMARIAREN EGUNA
LANBIDEEN HERRIA
ALMARIAREN MUSEOA
ESTEAK
NAFARROAKO ALMADIAK
Almadiak
Almadieroak
Bizitza
Nondik Nora
Elkartea
Burgi
Urrezko Almadia
Almadiaren kantuak
 
ALMADIEROAK / BIZITZA

NEGU GOGORRA



Neguak gogorrak izaten ziren gure ibarretan, elurte ugari eta iraunkorrekin. Neguko egun hauek ziren atseden eta pausatsuenak, nahiz eta eginbeharrak inoiz ez falta: egurra zatitu, aizkora eta aitzurrei girtena (eskutokia) jarri…

Errekak ur-etorri aproposa zuenean almadiatzeko une egokia zen, abiatzeko mementua. Errekan behera almadia bogan zegoen dagoeneko, beste bidai askotan modura, baina hala ere, berria eta desberdina.

Denak adi, bihurgune batzen atzean arriskua ager baitzitekeen. Almadiatzerakoan ez bustitzea ezinezkoa zen; ura belaun edo ipurdiraino iristea ohizkoa baitzen bidaia baketsu eta lasaitsuenetan. Bere zailtasunagatik lehen mailakoa zen puntu bat Burgiko uharka zen, baina ez zen bakarra, Erronkari; Sigues; Usun, Ilunberri eta Arbayuneko haitzebakiak eta bidean topa zitezkeen uharka ugariak ere aipatzekoak badira.

Gauzak ez ziren beti nahi bezala suertatzen eta askotan istripuak izaten ziren, arinak batzuk, larriak beste asko, non bizitza utzi zuten almadiazain ugarik.

Ohorezko aipamena merezi dute etxeko nahiz nekazal lanen buru gelditzen ziren emakumeek, beti lanean jarduten baitzuten.

@ >CASTELLANO
Banner
Banner
 
 
Asociación Cultural Almadieros Navarros • Plaza de la Villa 1, 31412 Burgui (Valle de Roncal, Navarra) • Tel/Fax: 948 477153 • info@almadiasdenavarra.com