|
|
|
ELKARTEA / NAZIOARTEKOA
Nafarroako almadiazainen elkarte kulturala, "Almadiazain eta Navateroen nazioarteko elkarte"-ko kidea da, beste hogei elkarte gehiagorekin batera, Aragoi, Kataluña, Frantzia, Italia, Kanada, Alemania, Austria, Norbegia eta Finlandakoak direnak.
Elkarte guzti hauek, egurraren garraioa uraren bidez egiten eta esplotazio forestalean tradizioa duten zonaldeen ordezkariak dira. Almadiazain eta Navateroen nazioarteko elkartearen helburu nagusiak hauexek dira: ura garraio tresnatzat zuten sistema zaharren ikasketa eta hedapena, almadiazainen bizitza eta ohiturak ikasi eta ezagutaraztea, elkarteko kideen arteko adiskidetasuna bultzatzea eta almadien eraikuntzarako erabilitako teknika ezberdinen mahaigaineratzea.
Elkartea 1989-ko azaroaren hamaikan, Bartzelonan sortu zen, bere estatutoak, 1992. urtean Laspuñan (Hueska) aprobatu eta urte bereko irailaren 6an, Venezian (Italia), ohore handiz, sinatu zirelarik. Elkarte ezberdinak, bi urtetan behin biltzen dira, izan ere, elkarte guzti hauetatik, batek, "nazioarteko topaketa" antolatzen baitu.
Topaketa hauetan estilo zein esperientzia ezberdinak konpartizen dira, gertu gertutik ikus daiteke zonalde bakoitzean almadieroen lanbidea nolakoa izan zen, eta batez ere, elkarte guztien arteko elkarkidetza bultzatzen da.
|
|
|
|
|
|
| Asociación Cultural Almadieros Navarros • Plaza de la Villa 1, 31412 Burgui (Valle de Roncal, Navarra) • Tel/Fax: 948 477153 • |
|