
|
| <CASTELLANO> |
|
Lan atalak
Almadiaren prestakuntza lanak mendian hasten dira zuhaitz
mozketarekin. Zuhaitza lurreratu ondoren destaiatu egin behar
da goiko adarretatik hasita. Behekoak azkenerako usten dira
euskarri modura erabiltzeko.
Behin
destaiatuta, trontzarako posizio egokiena bilatzen da, 4,00
eta 6,40 metro bitarteko luzerako enborrak atera daitezen.
Enbor luzera kontutan hartuta, izen desberdinak erabiltzen
dira: Dezen: 5 makilatakoa; Dozen: 6; makilatakoa; Catorcen:
7 makilatakoa; Secen: 8 makilatakoa.
Makila bakoitzak 0,80 metroko luzera du. Neurri haundiagokoak
ere badaude:
- Aguilon: zortzi metrorainokoak.
- Vela: zortzi eta hamabi metro bitartekoak.
Enborra trontzatu ostean, eskuairatu behar da. Soluaren makurduragatik
horren zaila den lan atal hau taldeko trebeenek burutzen dute.
Hasteko bi aldetan ikatziri kordelarekin enborra markatzen
dute eta eskuairatu ondoren enborra bueltatu eta beste bi
aldeetan berdina egiten dute.
Enborrak
prestatu ondoren basotik atera behar dira, honetarako bi sistema
daude. Bata sakanen urak duen indarra aprobetxatzen eta bestea
motelagoa den mandoen indarra erabiliz. Bigarren sistema honetarako,
mandoei larruzko koilare bat ezarri behar zaie, bertan eta
kate batzuen bidez enborrak lotzeko. Bi sistema hauen bidez
enborrak ibaiertzera eramaten dira, bertan almadiak eraikitzeko.
Almadiak egiteko, enbor puntak ginbaletarekin zulatu behar
dira gero landare-abarrez elkarlotzeko eta 4 edo 5 metroko
zabalera duten tramuak lortzeko. Almadia egonkorra izan dadin
egiten da elkarlotze hau eta beraz oso fin ibili behar da.
Tramuak prest daudenean uretaratu egiten dira, bertan lau,
bost, sei edo zazpi tramu mihiztatzen dira almadia bat osatzeko.
Azkenengo lana jantzitokia jartzea da, bertan arropak eta
maleta zintzilikatzeko bidai osoan busti ez daitezen.
|
|
|
|
 |
| |
|
Almadia, luzera berdineko zuhaitz-enborrez
osatutako erreka-untzi bat da, enbor hauek landare-abarrez
elkarlotzen dira ( urritzko zakilez, basazumez, ... ), errekaren
ubidetik bideratzeko, bai aurrekaldean zein atzekaldean, arraunez
hornituta dago.
Nafarroako Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa pirinear ibarretan,
basoen probetxamendua izan da betidanik diru sarrera nagusia
eta egurra eraldakuntza guneetan saltzeko aukera izateko erreka
erabiltzen zuten garraiobide modura.
Egur hau, gaur egun almadia izenarekin ezagutzen dugun itxurarekin
garraiatzen zen.
|
| |
|
 |
| |
 |
| |
|
Almadiazainen bizitza
Neguak gogorrak izaten ziren gure ibarretan, elurte ugari
eta iraunkorrekin. Neguko egun hauek ziren atseden eta pausatsuenak,
nahiz eta eginbeharrak inoiz ez falta: egurra zatitu, aizkora
eta aitzurrei girtena ( eskutokia ) jarri, ...
Errekak ur-etorri aproposa zuenean almadiatzeko une egokia
zen, abiatzeko mementua. Errekan behera almadia bogan zegoen
dagoeneko, beste bidai askotan modura, baina hala ere, berria
eta desberdina. Denak adi, bihurgune batzen atzean arriskua
ager bait zitekeen. Almadiatzerakoan ez bustitzea ezinezkoa
zen; ura belaun edo ipurdiraino iristea ohizkoa zen bidai
baketsu eta lasaitsuenetan.
Bere zailtasunagatik lehen mailakoa zen puntu bat Burgiko
uharka ( urtegi ) zen, baina ez zen bakarra, aipatzekoak dira
ere hauek zeharkatzea suposatzen zuten arriskuagatik, Erronkari;
Sigües; Usun, Ilunberri eta Arbayuneko haitzebakiak eta
bidean topa zitezkeen uharka ugariak.
Gauzak ez ziren beti nahi bezala suertatzen eta askotan istripuak
izaten ziren, arinak batzuk eta larriak beste asko, non bizitza
utzi zuten almadiazain ugarik.
Ohorezko aipamena merezi dute etxeko nahiz nekazal lanen buru
gelditzen ziren emakumeak, beti lanean jarduten bait zuten.
|
| |
|
 |
| |
|