<CASTELLANO>  
Nafar Almadieroen Elkarte Kulturala

Elkarte honek, Erronkari bailaran dagoen Burgi herrian du egoitza eta, bere eguneroko lanean, nagusiki, honako helburu hauek ditu:

- Almadiero lanbide zaharrarekin erlazionaturik dagoen materialaren kontserbapena eta berreskurapena.
- Zonaldean egondako bai giza harremanetan, baita harreman ekonomiko, kultural, etnografiko eta folklorikoan ere, lanbide honek izandako garrantzia plazaratzea.

- Almadia jaitsieren antolaketa, lanen eta dokumentuen publikazioak, hitzaldi, erakusketa eta proiekzio audiobisualen antolaketa, jaitsiera nazional zein internazionaletan partehartzea…
- Elkarteak bere ekitaldi gehienak egiten dituen zonaldearen promozio turistikoa eta dinamizatzea, orokorrean Erronkari,Salazar eta Aezkoako bailarak direnak eta konkretuki Burgi herria dena.

Batipat, honako ekintzen inguruan egiten du lan elkarteak:

- "Almadia eguna"-ren antolaketa, urtero, Burgin maiatzaren hasieran egiten den festa honetan, Eska ibaiatik zenbait almadien jaitsiera ikusteko aukera dago, honekin batera, ospakizun honen programa aberasten duten zenbait ekitaldi daude, hala nola, kirol ekitaldiak, kulturalak, folklorikoak eta abar.

-"Almadiroen eguna"-ren antolaketa, San Nikolas jai egunean egiten da, abenduaren 6an ain zuzen ere, lanbide arriskutsu honetan bere bizitza guztia eman zuten pertsonen omenez ospatzen da egun hau.

- "Almadia museoa"-ren, gestioa, mantentzea eta bultzatzea, Burgiko udaletxearen azkenengo solairuan dagoen museo honetan, Almadiekin erlazionaturik dagoen eta elkarteari utzi egin zaizkion pieza, zein dokumento, argazki eta bideoak ikusi daitezke.

- Lanbide honekin erlazionaturik dauden zenbait aspektuen bultzatze eta plazaratze proiektuei laguntza ematea, besteak beste, hitzaldiak, proiekzioak, omenaldiak,exhibizioak...

Nafar almadieroen elkarte kulturala, Burgin sortu zen (Erronkari bailara, Nafarroa) 1992-ko urtarrilaren 26an. Arrazoirik nagusiena, aurreko urteko udaberrian izandako almadia jaitsiera baten grabazioa izan zen, zeina Sevillan ospatutako erakusketa unibertsalean, Nafarroako pabeiloilan ain zuzen ere, ikusgai egongo zen.

Almadiero eta Navateroen Nazioarteko Elkartea


www.raftsmen.org

Nafar almadieroen elkarte kulturala,"Almadiero eta Navateroen nazioarteko elkarte"-ko kidea da, beste hogei elkarte gehiagorekin batera, Aragoi, Kataluña, Frantzia, Italia, kanada, Alemania, Austria, Norbegia eta Finlandakoak direnak.

Elkarte guzti hauek, egurraren garraioa uraren bidez egiten eta esplotazio forestalean tradizioa duten zonaldeen ordezkariak dira. Almadiero eta Navateroen nazioarteko elkartearen helburu nagusiak hauexek dira: ura garraio tresnatzat zuten sistema zaharren ikasketa eta hedapena, almadieroen bizitza eta ohiturak ikasi eta ezagutaraztea, elkarteko kideen arteko adiskidetasuna bultzatzea eta Almadien eraikuntzarako erabilitako teknika ezberdinen mahaigaineratzea.

Elkartea 1989-ko azaroaren hamaikan, Bartzelonan sortu zen, bere estatutoak, 1992. urtean Laspuñan (Hueska) aprobatu eta urte bereko irailaren 6an, Venezian (Italia), ohore haundiz, sinatu zirelarik. Elkarte ezberdinak, bi urtetan behin biltzen dira, izan ere, elkarte guzti hauetatik, batek, "nazioarteko topaketa" antolatzen baitu.

Topaketa hauetan estilo zein esperientzia ezberdinak konpartizen dira, gertu gertutik ikus daiteke zonalde bakoitzean almadieroen lanbidea nolakoa izan zen, eta batez ere, elkarte guztien arteko elkarkidetza bultzatzen da.