| 2008ko
Maiatzaren 1a, Osteguna
- 12:00. Erdi Aroko elurziloa, Burgiko Arroilarako bidean:
• Haurrentzako tailerra: “Harrapariekin jostetan”.
Naturaren Interpretaziorako Erronkariko Zentroak prestatua,
hegaztien gaia lantzeko.
- 17:00. Lanbideak ezagutzeko ibilbidea. Almadia, Erdi Aroko
elurziloa, ogi-labea, ikaztegia, gisu-labea eta Burgiko Arroilako
hegaztien begiratokia ikusi, Naturaren Interpretaziorako Erronkariko
Zentroaren azalpenekin. Abiapuntua: Burgiko zubia.
- 19:00. Burgiko Udaletxeko batzargelan:
• Antzerkia: “El humo azul” izeneko lana.
Antzerki, poesia eta musika ikuskizuna da, Nafarroako mendialdeko
herri bateko haurtzaroko oroitzapenak biltzen dituena.
- 20:30. Aita Tomas Burgikoaren Plazta:
• Mielotxinen kontzertua: Mielotxin izeneko folk talde
nafarraren musika eta irudi emanaldia. Oinarin taldeko dantzariekin
batera, “Almadierra” izeneko lana aurkeztuko dute,
almadiazaina duena inspirazio-iturri.
2008ko Maiatzaren 2a, Ostirala
-- 11:00. Ezkila jotzea, San Pedroko elizan.
- 11:00etatik, egun guztian, Aita Tomas Burgikoaren Plaztan
eta inguruko karriketan:
• Tradiziozko lanbideen erakustaldia eta antzinako
bizimodu eta ogibideen eszenifikazioa: nola egiten ziren ilaurrizko
(txilarrezko) erratzak, saski eta otarreak, beira-puztea,
uhalgintza, larruzko pilotak, ontzi eta eltzeak, olibondo-zurezko
gauzak, kupak (kupelak)...
• Antzinako ogibideen tresna eta lanabesen erakusketa
• Herrixketako antzinako josteta eta jokoen tailerra
haurrentzat
• Karrikako animazioa, Pedritowell gizon-orkestraren
eskutik
- Almadiaren Museoa egun guztian egonen da irekirik
- 18:00. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Haurrentzako emanaldia, Pedritowell gizon-orkestraren
eskutik
- 20:00. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Dantzaldia. La Pobla de Segur-eko “The Trankil’s
Boys” musika taldearekin
- 23:00. Burgiko zubiaren ondoan:
• Antzerki eta musika ikuskizuna eta su-festa, La Pobla
de Segur-eko “Lo Tamarro” antzerki taldearen eskutik,
almadiazainaren bizimoduan oinarritua.
Día de la Almadía
Sábado, 3 de mayo de 2008
- 09:00. Olegiko parajean. Hiru almadiak estekatu eta uretara
botako dira.
- 10:30. Ezkila jotzea, San Pedroko elizan.
- 10:30. Almadiaren Museoak ateak irekiko ditu.
- 10:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Erdi Aroko merkatuen feria hasiko da. Salguneak egonen
dira eta janariak eskuz prestatzen eta lanbide tradizionalak
erakutsiko dira.
• Erronkari Jatorrizko Deiturako gaztaren feria hasiko
da.
Gazta dastatu eta salgai jarriko da, eta gaztagintzaren prozesuaren
azalpenak paneletan adieraziko dira.
• Nafarroako eta Erronkaribarko turismo informazioaren
postua, Erronkariko eta Izabako Turismo Bulegoek antolatua.
• Nafarroako Almadiazainen Elkartearen postua, sustatzeko
eta informatzeko
- 10:30. Herriko karrika eta plaztetan:
• Lanbideak erakutsi eta ikasteko tailerrak
• Antzinako josteta eta jokoen tailerra haurrentzat
• Ehiza-hegaztien erakustaldia, Fauna Halcón-en
eskutik
• Musika saioa, honako hauek emana:
- Pedritowell gizon-orkestra
- Alto Barrioband txaranga, Murillo el Frutokoa
- Arroitu Indarra fanfarrea, Erronkaribarko Musika Eskolakoa
- Erronkaribarko eta La Pobla de Segur-eko erraldoiak
- 11:00. Olegiko parajean. Hiru almadiak abiatuko dira.
- 12:30. Almadiak Burgira iristeko ordua. Presa igaroko dute.
- 13:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Erronkari Jatorrizko Deiturako gaztaren 2008ko kanpainaren
aurkezpen ofiziala. Erronkari Jatorrizko Deiturako Gaztaren
Kofradiak eta Idoate anai-arrebek hartuko dute parte (Iruñeko
Europa eta Alhambra jatetxeen jabeak).
- 15:00. Barkainea pilotalekuan:
• Herri bazkaria.
• Bazkalondoan, omenaldia egin eta "Urrezko Almadia"
emanen zaie La Pobla de Segur herriari eta Joane Somarriba
txirrindulariari.
• Erronkari Jatorrizko Deiturak omenaldia eginen dio
Idoatetarren familiari, hots, Iruñeko Europa eta Alhambra
jatetxeetako nagusiei.
• Bazkalondoko musika saioa, Altobarrio Band txarangak
eskainia
- 17:00 Erdi Aroko merkatuen feria hasiko da.
- 18:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Basapiztuak perkusio taldearen emanaldia
- 20:30ean eta 00:30ean. Plaza Nagusian:
• Dantzaldia, Joselu Anaiak taldeak emana.
Eguraldi txarra eginez gero, programatutako ekitaldi batzuk
Burgiko Barkainea pilotalekuan eginen dira
Ezinbestekoetan, antolatzaileek badute programazioa aldatzeko
ahala |