Día de la Almadía Pueblo de los oficios Almadías de Navarra
ARGAZKIAK
BERRIAK
ALMARIAREN EGUNA
NAFARROAKO ALMADIAK
ALMARIAREN MUSEOA
ESTEAK
LANBIDEEN HERRIA
Aurkezpena
Almadia
Elur Zuloa
Ikaztegi
Ogi Labea
Latsun Labea
Hargina
Zerrategia
 
AURKEZPENA

BURGI, LANBIDEEN HERRIA



Azkeneko urteetan, ahalegin garrantzitsua garatzen ari da Burgi herrian (Erronkariko bailara, Nafarroa) antzinako lanbide zein bizimodu ezberdinen berreraikuntzaren bidez bere historia eta iragana berreskuratzearren.

Honen adierazle gorena urteroko Almadiaren Egunaren ospaketa da, aldiz, 2003.urtean Nafarroako Almadiazainen Elkarteak bultzatu eta koordinatuta eta Burgiko udalaren laguntzaz, “Burgi, lanbideen herria” proiektua sortu zen. Horrela herriko iraganeko hainbat lanbide berezien berreraikuntzatik hasita, ondarearen berreskurapen prozesua aurrera eramaten ari da auzokideen borondatezko eta ........... lana dela eta.

Aipatu ekintzek ez dute soilik Burgiko sustapen kultural zein turistikoaren baliabide garrantzitsua eratzea ahalbideratzen, eginbeharretan parte hartu nahi dutenen artean lagunartekotasu eta adiskidetasun loturak ezartzean ere laguntzen dute, aurrera eraman beharreko proiektu berriekiko ilusioa sortzearekin batera.

Betebehar ezberdinak 2004. urteko udatik landuak izan dira, bereziki uztaila, abuztua eta iraila hilabeteetako larunbatetan zehar.

Almadiazain, elurtegile, karegile, ikazkin, okin, hargin, zerralari… pixkanaka-pixkanaka Burgin bertan ditugun lanbideak dira, pirineoetako bailara eta herrietako antzinako bizimodu eta lanbideen inguruan interpretatzeko ibilbidea eratu delarik.

Hauxe da Burgi, pirineoetako herri txikia, bere etorkizunari aurre egiteko –hain zuzen ere- bere iragana eta ohiko bizimoduak erabiltzen dituena bere ondarea baliabide turisko, historiko eta kultural gisa berreskuratuta.
@ >CASTELLANO
 
Banner
Banner
 
Asociación Cultural Almadieros Navarros • Plaza de la Villa 1, 31412 Burgui (Valle de Roncal, Navarra) • Tel/Fax: 948 477153 • info@almadiasdenavarra.com