Día de la Almadía Pueblo de los oficios Almadías de Navarra
ARGAZKIAK
BERRIAK
ALMARIAREN EGUNA
NAFARROAKO ALMADIAK
ALMARIAREN MUSEOA
ESTEAK
LANBIDEEN HERRIA
Aurkezpena
Almadia
Elur Zuloa
Ikaztegi
Ogi Labea
Ogiaren Elaborazioa
Bugiko Ogi Labea
Okina
Okinaren Andrea
Ogia
Latsun Labea
Hargina
Zerrategia
 
OGI LABEA / OGIAREN ELABORAZIOA




‘Etxerako ogia biltzea’ zen Burgiko lehengo familien kezka eta zeregin nagusietako bat. Horretarako, lur erregu asko ereiten ziren, lur kaskar samarrak Nafarroako erdialde edo Erriberako lur emankorren aldean. Baina Burgin ez zegoen besterik, eta, mandoekin edo idiekin, edota aitzurrarekin edo laiekin, basoari aldapetan ebatsitako lur puskak eta egutera malkartsuak lantzen ziren, gero haietan ereiteko.

Behin garia erein ondoren, igitaiarekin biltzen zen. Familia osoa ibiltzen zen sega-lanean, emakumeak eta haurrak ere bai. Handik egun batzuetara, garia jo egiten zen, eultzitu, bai herriko larrainetan, bai herriaren borda-ondo guztietan egoten ziren larrainetan. Lastoa (agotza) bordan gordetzen zen, aziendarentzat, eta garia etxera eramaten zen.
Etxetik garia errotara eramaten zen, beharra izan ahala. Errotariak 1654an hiru almute laurden (kilo bat inguru) kobratzen zuen erregu (gonka) bakoitzeko (22 bat kilo). Hura zen lehenbiziko derrama. Normalean irina eholtzi (bahetu) etxean egiten zen, zetabearekin (zetaxea), galbahearekin (galbea). Zetabean gelditzen zena, gero, zerri-jana izaten zen. Irina, ondoren, labeetara edo okindegira eramaten zen.
@ >CASTELLANO
 
Banner
Banner
 
Asociación Cultural Almadieros Navarros • Plaza de la Villa 1, 31412 Burgui (Valle de Roncal, Navarra) • Tel/Fax: 948 477153 • info@almadiasdenavarra.com