ALMARIAREN EGUNA 2010 / EGITARAUA
APIRILAREN 30a, OSTIRALA:
- 22:00. Barkainea pilotalekuan: TRAMOS emanaldia:
Ikus-entzunezko saioa, Miguel Ángel Antońanzas-ek sortua. Zangozako Udal Bandak interpretatuko du Carlos Etxeberriak egindako musika
MAIATZAREN 1a, LARUNBATA. ALMADIAREN EGUNA:
- 10:30. Ezkila jotzea, San Pedro elizan.
- 10:30. Almadiaren Museoak ateak irekiko ditu.
- 10:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Erdi Aroko merkatuen feria hasiko da. Salguneak egonen dira eta janariak eskuz prestatzen eta lanbide tradizionalak erakutsiko dira.
• Erronkari Jatorrizko Deiturako gaztaren feria hasiko da.
• Nafarroako eta Erronkaribarko turismo informazioaren postua, Erronkariko eta Izabako Turismo Bulegoek antolatua.
• Nafarroako Almadiazainen Elkartearen postua, sustatzeko eta informatzeko
- 10:30. Herriko karrika eta plaztetan:
• Lanbideak erakutsi eta ikasteko tailerrak
• Antzinako josteta eta jokoen tailerra haurrentzat
• Musika saioa, honako hauek emana:
- Alto Barrioband txaranga, Murillo el Frutokoa
- Arroitu Indarra fanfarrea, Erronkaribarko Musika Eskolakoa
- 11:00. Almadiak abiatuko dira.
- 10:30. Presa inguruan. Alain Salvador aizkolariaren erakustaldia.
- 12:30. Almadiak Burgira iristeko ordua. Presa igaroko dute.
- 13:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Erronkari Jatorrizko Deiturako gaztaren 2010eko kanpainaren aurkezpen ofiziala. Erronkari J. D. Gaztaren Kofradiak eta Agoizko Beti Jai jatetxeak hartuko dute parte.
- 15:00. Barkainea pilotalekuan:
• Herri bazkaria.
• Bazkalondoan, omenaldia egin eta “Urrezko Almadia” emanen zaie Aspe eta Oloroeko ibaietako Almadiazainen Bearnoko Elkarteari eta Itxako-Nafarroako Erresuma emakumeen eskubaloi taldeari.
• Erronkari gaztaren Jatorrizko Deituraren aitorpena.
• Bazkalondoko musika saioa, Altobarrio Band txarangak jota
- 17:00. Erdi Aroko merkatuen feria berriz ere zabalik.
- 18:00. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Bearnoko herri-kantak abesten dituen "Montanhas e Ribéra" talde polifonikoaren emanaldia.
- 19:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Ascana (Nafarroako Kapoeira Elkartea) taldearen ikuskizuna: kapoeira, makulele, batukada eta akrobaziak
- 20:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin
- 22:30etik 00:30era. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan eta inguruko karriketan:
• Ascana taldea batukada jotzen.
- 00:30. Aita Tomas Burgikoaren Plaztan:
• Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin
Eguraldi txarra eginez gero, programatutako ekitaldi batzuk Burgiko Barkainea pilotalekuan eginen dira
Ezinbestekoetan, antolatzaileek badute programazioa aldatzeko ahala
|