<CASTELLANO>  

Almadia Bidatzak

Ezagutzen ditugun almadia zeharkaldietatik honako hauek dira nabarmenenak:

- Aragoi ibaiko bidatza, zein Hechon hasi eta Aragües-ekoarekin bat egin ostean Enbun eta Sigües zeharkatzen zituen Zangotzara iritsi baino lehen. ü
- Eska ibaiko bidatza, honek Erronkari ibarreko Izaba, Urzainki, Erronkari eta Burgi herriak zeharkatzen zituen Salvatierra eta Sigües baino lehen, Aragoi ibaira iritsi aurretik eta gero Zangotzara jarraitzeko. ü
- Zaraitzu ibaiko bidatza, zeinek Zaraitzu ibarra zeharkatzen zuen Nabaskoitzera eta Ilunberrira iristeko, non Irati ibaiarekin bat egiten zuen Zangotzara jaisteko.

Zangotzan, Matral izeneko ur lasaien gunean, almadiak bikotetan lotzen ziren bidai luzea jarraitzeko, erribera, Zaragoza edo Tortosaraino.

Behin Ebro ubide zabalean sartuta, almadia ezberdinak bai luzeran zein zabaleran elkarlotzen ziren. Hemendik aurrera lau almadiazain ziren gidari, binaka aurrean eta atzean.

Zoritxar ugari suertatzen ziren bidaietan, horien artean klimatikoak eta zailtasun naturalak nahiz artifizialak ( uharketako jauziak, ... ).

Helburuak

Almadia merkatal merkatal gune garrantzitsuenak, Zangotza, Santacara, Marcilla, Caparroso, Castejon eta Tutera izan ziren Nafarroan, baina Zaragoza eta Tortosara ere iritsi izan ziren, non itsasuntzien bidez egurra beste leku askotara garraiatzen zuten.

Egun batzuetako luzera zuen bidaiak gure ibarretatik; Zangotzako Matraleraino egun bat, Caparrosoraino bi egun, Tuteraraino hiru egun eta Zaragozaraino zazpi egun. Noizean behin, ura oso egokia zenean, Zaragozarainoko bidatza lau edo bost egunetan betetzen zen, baina uretorria, klimatologia edo salmentako sortea kontrakoak zirenean, bidaia hamar edo hamabost egunetaraino luza zitekeen. Kasu guztietan itzulera oinez egiten zen eta luzapen hori kontutan hartu beharrekoa zen ere.